Turismo Jardunaldiak Armagintzaren Museoan
2007/10/25
Debabarrenako V.Turismo Jardunaldiak Armagintzaren Museoan hari dira ospatzen. Aurten jorratuko diren gaiak Industria Turismoa eta Teknoturismoa izango dira. Bi egun hauetan, urriak 24 eta 25, hogei bat adituk, alderdi eta esperientzia desberdinak garatuko dituzte hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez.
Atzo, Turismo sailburuordea den Koro Garmendiak, Iñaki Galdos Kirol eta Kanpo Ekimenetarako Ahaldunak , Iñaki Arriola Eibarko alkateak eta Irune Berasaluze Debegesako presidenteak eman zioten hasiera jardunaldiei.
Atzoko jardunaldian Industria Turismoaren gaia garatu zen. 70 pertsona inguruk hartu zuten parte. Gehienak Euskadiko toki ezberdinetatik, Burgosetik, Madriletik edo Frantziatik etorritakoak eta turismoarekin erlazioa duten erakundeetako profesionalak zirelarik.
9:30etatik aurrera izango den gaurko jardunaldiaren gai nagusia Teknoturismoa izango da, produktu berriak diseinatu eta ikuspegi berri batetatik produktuak estrukturatzeko aukera ematen digun kontzeptua den neurrian.