BALANTZE POSITIBOA

2007/10/09
Armagintzaren Museoak, bere lehenengo 8 hilabeteetan, 5.300 bisitari baino gehiago izan ditu eta museoaren web orrialdeak 32.000 bisitari baino gehiago.
Card image cap

Urtarriletik aurrera Museoak izan duen bisita kopurua espero zena baino handiagoa izan da, 3.500 lagun inguru espero baitziren. Museoa bisitatu eta bertako edukiak miresteko aukera izan duten bisitariak toki ezberdinetatik etorritakoak izan dira. Horietariko asko inguruko puntu ezberdinetatik gerturatu dira, baina ez dira gutxi izan beste autonomi-erkidegoetatik ere etorri direnak, Katalunia, Madril, Andaluzia edo Asturiasetik esate baterako. Frantzia, Ingalaterra, Zipre eta Ameriketatako hainbat herritatik, hala nola Argentina, Mexiko, Estatu Batuak eta Txiletik ere etorri dira beste hainbat, nahiz eta gutxiago izan.

Bestalde, Museoaren web orrialdeak 32.000 bisitari baino gehiago izan ditu lehenengo hilabete hauetan. Kopuru honek 2008ko aurreikuspenak gainditu ditu. Bisitariek 185.000 orrialde baino gehiago ikusi dituzte. Kontsultatuenak arma bildumaren katalogazioaren orrialdeak izan dira, arma laburren orrialdeak nahiz arma luzeenak. Bisitarien jatorria dela eta,web orrialdea mundu osotik bisitatua izan dela esan daiteke.