Debabarrenako V. Turismo Jardunaldiak Armagintzaren Museoan urriak 24 eta 25ean

2007/09/24
TURISMORAKO GUNE BERRIAK: INDUSTRIA TURISMOA ETA TEKNOTURISMOA da aurtengo edizioko jardunaldien gaia.

Turismo industrialaren gaia jorratuko da, Euskadik eta europako beste eskualde batzuk duten Industri-Ondarea zabaltzeko eta balorean jartzeko duen aukeraren ikuspegitik.

Teknoturismoaren analisia ere landuko da, produktu berriak diseinatu eta ikuspegi berri batetatik produktuak estrukturatzeko aukera ematen digun kontzeptua den neurrian. Turismo kategoria berri hau profesionalei zuzendutako programetan gauzatzen da, euren lanarekin lotutako edota profesionalizazio maila altuko gaiekin, adituei nahiz gai horien inguruan prestakuntza jaso nahi duten pertsonei zuzenduta.

Informazio gehiago : Debegesa