Bisita gidatuak dohainik Armagintzaren Museoan

2007/08/01
Armagintzaren Museoak, dohaineko bisita gidatua egiteko aukera eskainiko die abuztuan Museora hurbiltzen diren bisitariei.

Bisita gidatuak ondorengo egunetan izango dira

Asteartetan 7,21 eta 28, asteazkenetan 8,22 eta 29, 30 osteguna eta Ostiraletan 3, 10 eta 24 egunetan.

Ordutegia honako hau izango da: goizeko 11etan euskaraz eta eguerdiko 12etan gaztelaniaz.

Museoak udako hilabeteetan ordutegia aldatu duela gogoratu nahi dugu. Museoa bisitatu nahi dutenek asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era museora etortzeko aukera izango dute abuztuaren 11tik 20ra bitartean itxita egongo dela kontutan izanda.