Nazioarteko Museoen Eguna
Antolatu diren ekintzen artean Eibarko Lantegi Eskolako ikasle eta irakasleek eskopeta fina fabrikatzeko prozesua erakutsiko dute museoan bertan. Lau ordutan zehar, hau da arratsaldeko 4etatik zortirak arte, armagingai hauek eta euren irakasleek, Javier Lopez Goñi grabatzailearekin batera, museoa lanleku bihurtuko dute, bere trebeziak erakutsi eta bisitariaren galderei erantzungo dituzte.
Sarrera doan izango da eta bisitari guztiei opari bat emango zaie.
Armagintzaren Museoak, ekintza hauekin, ICOMek (Museoko Nazioarteko Kontseilua) 1979tik, urtero egiten duen Nazioarteko Museoen Egunean deialdiarekin bat egiten du. XXIX. edizio honetara ICOMek honetako lema hau aukeratu du:
Museoak eta ondare unibertsala Ondare unibertsala / Norbanakoaren ardura. Ondarea individuala/ Ardura unibertsal.
Lema honek zera adierazten du: herri baten ondareak, existetziaren ikuspuntuari dagokionez, ezagupenak eta jarrerak hartzen dituela, ingurumea, zientziak, arteak eta teknologia barne; baita munduan era batean edo bestean ulertzera eramaten gaituzten ideia eta baloreak ere, norbanakoarenak nahiz taldearenak, eta bizimoduak era bai. Herri baten ondare kreazio eta berritze prozesu gisa har daiteke, materia, bizitza, toki eta denboraren arteko jarraipena bermatzen duen prozesu gisa.
Gizadiaren kreatibitateak 40.000 urtez dirau bizirik, eta Nazioarteko Museoen Egunean museoren batera joanez gero, hori guztia ospatzeaz gain bisitatzea aktiboki ospatzea ondare unibertsala batestearen aldeko ekimenarekin bat egingo dugu.