San Andres Egoitzak "Pedrucho"ren eskopeta bat eman dio Armagintzaren Museoari.
2007/02/05
Eibarko ospitalea bideratzen duen San Andres herri-fundazioak Pedro Basauri Pedrucho toreatzailearen jabetzakoa izandako eskopeta eman dio Museoari.
Eskopeta hau V.S. markakoa, 12mm.-ko kalibrekoa eta 70.799 zenbakia duena Ana Susana Heder bere alargunak utzi zion udal-erakunde honi.
Arma hau Eibarko hiriak eibartar toreatzaile honi eginiko opari bat da. Joan den astelehenean Udal Batzarrak oniritzia eman zion dohaintza honi, beraz Eibarko Museoaren ondasunen parte izatera pasako da.