Armagintzaren Museoak ateak ireki ditu
2007/01/19
Museoak ateak ireki zituen atzo ofizialki.
Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Foru Aldundikoek, Eibarko Udalekoek eta armagintzarekin zerikusia duten enpresetako ordezkariek parte hartu zuten hainnbeste irrikatzen zen gunearen irekiera-ekitaldian. Kolaboratzaile, pieza-emaile eta armagintzarekin zerikusia duten bestelakoak ere bertaratu ziren.
Ardatz nagusi gisa 200 arma baino gehiagoko bilduma duen erakusketa iraunkor honen bitartez, bisitariak armagintza industriaren bilakaera ezagutzeko aukera izango du, ikuspegi historikotik nahiz teknologikotik.