Armagintzaren Museoaren hasiera arrakastatsua

2007/01/22
Urtarrilaren 19tik 21era ate irekien egunak antolatu dira eta bisita kopuru bikaina lortu da.
Card image cap

Armagintzaren Museoa ezagutzera 1600 lagun baino gehiago bertaratu dira. Horietariko asko Debabarrenakoak izan arren, Bilbo, Donostia eta inguruko jendea ere hurbildu zen.

Goizez ere asko hurbildu ziren Museora eta hau itxita zegoela ikustean Eibarren bazkaltzen gelditzea erabaki zuten horietako askok.

Museoaren ordutegia eta tarifak zehaztutakoak izango dira hemendik aurrera.