"Armería Vasca de Lujo en el Siglo XIX" liburua aurkeztu zen Portalean.

2006/03/21
Portalea Kultura Etxeak, martxoaren 21ean, "Armería Vasca de Lujo en el Siglo XIX" liburuaren aurkezpena bizi izan zuen, baita José María Peláez liburu-egilearen hitzaldia ere.
Card image cap

Liburua Eibarko udalaren laguntzarekin kaleratu da, eta Iñaki Arriola alkatea da atarikoaren egilea; Ramiro Larrañaga zenaren firma darama liburuaren hitzaurreak.

José María Peláezek, bere lanean, armagintza, eragin handiko eraldaketa teknikoak, aldaketa soziologikoak eta politikoak izandako oso urte zailak bizi izan zituen langile-klase baten obratzat deskribatzen du. Argitalpenak luxuzko armei ateratako argazkiak ere eskaintzen ditu, arma luzeenak nahiz ehizarakoak, eta aztertutako hainbat armari buruzko iruzkin ekarpenak ere egiten ditu.