Museoa FITACaren IV. edizioan.

2006/04/03
Eibarko udala, Fitac-en, "Tiro, Arma eta Ehizaren Nazioarteko Azoka"ren IV. edizioan egon zen martxoaren 31n eta apirilaren 1ean eta 2an, Sevillako Biltzar eta Erakusketa Jauregiaren Pabiloian egin zen azoka.
Card image cap

Udalak bere erakusmahaia jarri zuen azoka hartan, eta bereak diren antzinako arma batzuk erakusteaz gain, XIX. mendeko Eibarko armagintzari buruzko liburu bat ere aurkeztu zuen.

Asko izan ziren han erakutsitako liburuetan eta armetan arreta jarri zuten pertsonak. Beste arma batzuen artean, han zeuden 1796ko pistola bat eta 1841eko trabuko bat ikusgai.

Museoaren erakustokia "Tiro, Arma eta Ehizaren Nazioarteko Azoka"ren IV. edizioan.