Eibarren irekiko den Museoa eta armagin eibartarrak elkarlanean arituko dira.
2006/10/19
Eibarko armaginen kolaborazioari esker XXI.mendeko arma-produkzio eibartarra ikusgai egongo da Museoan.
Nerea Alustiza, Eibarko Udaleko Zinegotzia, eta Marina Barrena, museo-proiektuaren arduraduna, armaginekin bildu ziren Portalea kultur etxean proiektua aurkeztu eta bertan sartzeko aukera emateko asmoz.
Bileran elkarlanean aritzeko interesa erakutsi zutenez Museoak armagintzak une honetan duen jardunaren berri ematen duen erakusleiho handi bat izango du. Erakusleiho honetan Eibarren izen eta ospe handiko tailerrek egindako ehiza-eskopetak eta kirol-armak jarriko dira: Aguirre y Aranzabal, Berezi, Cometa, El Reno, Garbi, Diego Godoy, Grulla Armas, GyC, Laurona, Maguregui, Norica, Parkemy, Pedro Arrizabalaga, Ugartechea eta Zubillaga.