Bildumaren argazki-digitalizazioa.

2004/09/28
Eibarko udalak dituen armen argazki-inbentarioa egin da - arma motzak eta luzeak eta arma zuriak- eta 550 argazki inguru atera dira, 35 mm-ko diapositiba formatuan eta formatu digitalean, ohiko argitalpenetarako nahiz argitalpen elektronikoetarako.
Card image cap

Bestalde, argazki-artxibo publikoak eta pribatuak ere arakatu eta ikertu egin dira: Armeria Eskolaren argazkiak, antzinako katalogoak, industria-erakusketak, bisitak, antzinako armen argazkiak, AYA eraikina eta beharginak...

Lan hori Jose Valderrey argazkilariak egin du.