Alfako horma-pinturaren zaharberritzea.

2005/09/17
Orduan egitear zegoen Museoa prestatzeko 2004. urtean egin zen lehendabiziko lana Alfako horma-pintura edo murala berreskuratzea eta zaharberritzea izan zen.
Card image cap

Lan hori 1959. urtekoa da; Vicente Viudes artistak egindakoa (1916-1984). Nazioartean ospe handiko egilea zen, pintore legez -hirurogeigarren hamarkadaren erdialdean New Yorken egin zuen erakusketa- nahiz eszenografo eta figuringile legez. Berreskuratu den lan hori Alfaren bulegoetako harrera-lekuan zegoen horma-pintura bat da, 538 cm. luze eta 228 altu dena. Gerraosteko figurazio berriaren barruko pinturatzat har genezake, nolabaiteko narrazio-izaera duen obra bat da, kubista kutsukoa, sasoi hartako gustu estetikoa oso ondo islatzen duena.

Obrak, gizartea, ekonomia eta industria hartzen ditu gaitzat, egin zen sasoian zegoen joerarekin bat etorriz. Pinturak oso modu narratiboan erakusten ditu produkzioaren errealitatea eta josteko makinarekin eta jostungintzarekin zerikusia duten elementu guztiak. Industriaren garapen teknikoa bistarazten digu, lehen sektoretik hasi eta hirugarren sektoreraino. Beheko aldean lema bat du hauxe dioena: EGUN BATEAN BASO IZAN ZENA, ARTALDE EDO MINERAL, HARRA EDO LANDARE, ALFAK BATUKO DU.

Donostiako Albayalde enpresako adituak izan dira horma-pintura hori zegoen lekutik atera, jaso eta zaharberritu dutenak.