Bigarren Mundu Gerra 1939-1945

Card image cap
Bigarren Mundu Gerra (1939/09/01-1945/09/02) gatazka militar global bat izan zen, non munduko nazio gehienak bi aliantza militar handietan banatu ziren: Aliatuak eta Ardatzeko Potentziak.

Aliatuen artean herrialde hauek zeuden: Britainia Handia, Frantzia, Frantzia Askea, Sobietar Batasuna, Estatu Batuak, Polonia, Australia, Zeelanda Berria, Kanada, Mexiko, Brasil etab. 

Ardatzaren Potentziak artean: Alemania Nazia, Italia Faszista, Errepublika Sozial Italiarra, Vichyko Frantzia, Japonia, Errumaniako Erreinua, Hungariako Erreinua, Bulgaria eta Eslovakiako Erreinua, Finlandia, Kroazia, Serbia, etab.

Lehen gerra modernotzat jotzen da, bai armamentuari dagokionez baita borroka-taktikeri dagokionez ere, non ehun milioi gora militar mobilizatu ziren. Herrialde handienek ahalmen ekonomiko, militar eta zientifiko guztia gerra ahaleginaren zerbitzura laga zuten, baliabide zibil eta militarraren artean deberdintasunik egin gabe. Gerra hau Holokaustoagatik edota lehen aldiz arma-nuklearren erabili izanagatik izan da markatua.

Gerra 1945ean amaitu zen Aliatuen erabateko garaipenarekin, munduko harreman politikoak eta egitura soziala aldatuz.