Infanteriarako fusila, 1828 modelokoa, Oviedoko Arma Fabrika

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Fusil militar txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Fusila: Oviedoko arma-fabrika.

Giltza: José Antonio de Maquíbar.

Non egina

Oviedo, Asturias, 1829. urtean

Modeloa

1828, infanteriarako.

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

18,3 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua; letoizko almetxa du, eta arrastelua burdinazkoa da, leuna.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota:

Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean.

Kanoiaren luzera

1.050 mm

Luzera osoa

1.440 mm baionetarik gabe

1.870 mm baioneta jarrita

Pisua, deskargatuta

4.490 g baioneta gabe

4.805 g baioneta jarrita

Kaxa

Intxaur-zurez egina; torloju batez eta letoizko hiru bridaz lotzen zaio kanoiari; bridetako batek, “tronpetatxoa” deritzonak, mira osatzen du.

Kulatak metalezko ostikoa du.

Baketa metalezkoa da, eta perretxiko-formako galkagailua du.

Osagarriak

Burdinazko baioneta, kubo-motakoa. Luzera: 515 mm

 

 

Iruzkina

1828 modeloko infanteriarako fusila Espainiako armadarako arauzkotzat izendatu zuen 1828ko urtarrilaren 7ko Errege Ordenak.

Bi tokitan fabrikatu zen:

Oviedoko Arma Fabrikan, 145 erreal kuartoko prezioan, eta Soraluzeko Errege Fabriketan, Gipuzkoan, 140 erreal kuartoko prezioan.

Fitxa honetakoa Oviedon fabrikatu zen; hori egiaztatzen du pletinan errege-koroaren azpian estanpatua daraman “O” letrak. Giltza frantsesa José Antonio de Maquíbar maisu armaginak egin zuen. 1851 eta 1857 bitartean jardun zuen Maquibarrek Oviedoko fabrikan.

“GON” azterketa-marka eta “C” letra ditu obalo baten barnean arkuan eta kontrapletinan.

02904