Breve historial del pleito armero. Junio 1923
Armak saltzeko eta edukitzeko eskubideak arautzen zituen Errege Dekretu bat eman zuen Gobernuak 1920ko irailaren 15ean, eta Guardia Zibilak baimendutako arma lizentzia zutenei baino ezin zitezkeela saldu erabakiz. Erakunde militar hori arduratuko zen armen sal-erosketaz, esportazio eta inportazioaz, eta baita estatuaren mugapeko nondik norakoaz ere. Honek larriagotu egin zuen Lehen Mundu Gerraz geroztik Eibarko industria nozitzen ari zen krisia. Armaginen ordezkariek eta herriko agintariek erreklamazio multzo bat aurkeztu zioten Ministro Kontseiluari. Ahalegin hau hiru urtez luzatu zen, “armagintzaren auzia” esan izan zaion horretan. Helburua ez zen Errege Dekretua bertan behera uztea, baina bai haren ondorioak leuntzea, ehizako armak behintzat murrizte haietatik libre gera zitezela, kirolekotzat hartuta. Aldi berean lortu nahi zuten Euskalerriko Armagintzaren Kontsortzio bat sortzea, Eibarren kokatua, arma labur eta luzeak ekoizten zituzten armaginen batasunetik sortua, armagintzaren monopolioa edukiko zuena, estatuak hari enkargatzeko armada hornitzea. Eskaera hauek ez zuten harrera onik eduki. Orduan armaginek laguntza eskatu zioten estatuari produktu berriak ekoizteko, josteko makinak eta bizikletak buruan zeuzkatela. Gobernuak ezetza eman zien ostera, eta estatuaren laguntza barik hasi ziren armaginak armak ez bestelako produktuak ekoizten. Horrela indartu zen behin betiko Eibarko industria, armagintza tradizionaletik abiatuta kontsumoko ondasun ugari sortuz.
https://armia-eibar.eus/eu/ikerketa/liburutegi-digitala/pleito-armero-eibar
https://armia-eibar.eus/logo.png