Gremioen sasoia. Gremioak, Maisuak eta Erregea

Card image cap
Maisu armagileei eta gremioen sasoiko industria-antolaketari eskainitako areto honetan euren lorpenak eta krisialdiak dira ikusgai. Maisu kanoigile baten lantegian sartuko gara eta armagile eibartarren bizitzako egun bat antzeztuko zaigu.

XIX. mendearen hasieran oraindik ere eskualdeko arma-ekoizpena artisau-lana zen guztiz eta gremio-sistemaren mende zegoen. Pixkana-pixkana joan zen Eibarren armak prezio lehiakorrean ekoizteko gai zen ekoizpen pribatua sortzen, eta bertako langileen hurrenez hurrengo exodoen ondoren industria-egitura berrantolatzen ahalegindu behar izan zuen.