Sistema berriak (XIX)

Merkatua argitzen
Sasoi hartan sortu ziren, aurrerapen teknologikoaren eta burdingintzaren ondorioz, erretrokargazko armak, kartutxo mota berriak egiteko aukera ematen zutenak. Jaurtigailu berri horiek su-sistema ezberdinen garapena ekarri zuten: erretrokargazko lehenbiziko armak egin ahal izan ziren, errepetizioko pistolen eta gerora etorriko ziren erdiautomatikoen aitzindari.
Areto honetan tiro bakarreko armak ikusiko ditugu eta, aldi berean, erretrokarga-sistema guztiei esker izandako jaurtigaien bilakabideari buruzko aipamenak.
Errepikapen-armak eta perkusioko zentralekoak
1861ean, Estatu Batuetako Sezesio Gerraren garaian (1861-1865) egin ziren lehenengo entseguak errepikapen eta perkusio zentraleko fusilekin, oinarri moduan kartutxo metalikoak erabiliz, bolbora beltzaren ordez kerik gabeko nitrozelulosazko bolborarekin. 1860 eta 1866 urteen artean garatu, eta geroago Remington, Grass, Beaumont eta abarrek fabrikatu zituzten.
Perkusio zentraleko kartutxoaren sorrera su-armen modernizazio osoaren seinalea izan zen.
Erabiltzen zituzten errepikapen-sistema berriek ahalbidetzen zuten hainbat kartutxo eramatea munizio-depositu desberdinetan, eta bata bestearen atzetik eta azkartasun handiz tiro egitea.