Lehen Mundu Gerra 1914-1918

Card image cap
Lehen Mundu Gerra (1914ko uztailak 28 - 1918ko azaroak 11)

Lehen Mundu Gerra, Europako Gerra ere deitua, batez ere Europan gertatutako gatazka bat izan zen, zeinean sasoiko potentzia militar eta industrial handi guztiek  hartu zuten parte elkarren kontrako bi aliantzatan banatuta: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria, Otomandar Inperioa eta Bulgaria) eta Entente Hirukoitza (Erresuma Batua, Frantzia, Errusiar Inperioa, Italia, Japonia eta Estatu Batuak).

Guztira 70 milioi militar baino gehiago mobilizatu ziren, eta haietatik bederatzi milioitik gora hil ziren, gerra horretan parte hartu zuten herrialdeen sofistikazio teknologiko eta industrialaren ondorioz. Gerra haren ezaugarrietako bat lubakiak izan ziren, eta horrek eragindako geldialdi taktikoa eta krudeltasuna.

Aliatuen garaipenarekin bukatu zen gerrak lau inperio handi desagertzea ekarri zuen: Alemaniakoa, Austro-Hungariakoa, Otomandarra eta Errusiarra. Horrela, herrialde berriak osatu ziren Europan eta Ekialde Ertainean, eta Nazioen Elkartea sortu zen (1919-06-28ko Versalleseko Ituna), bakerako eta nazioarteko harremanak berrantolatzeko oinarriak ezartzeko erakunde gisa.