Armen fabrikazioa Euskal Herrian Gerra Zibilaren ondoren

Card image cap
1941eko Abenduaren 30ean eta 1944ko Abenduaren 27an Arma eta Lehergailuei buruzko bi Arautegi berri onartu ziren

Bertan zedarritzen zirelarik arma motzen fabrikazioan jarraitu edo hasi nahiko zuten enpresek bete beharko zituzten baldintzak.

1941eko Arautegiaren 72 artikuluak zioen: Arma Motzen fabrikazioa onartuko zaie bakarrik fabrikazioaren ziklo osoa perimetro itxiko planta industrial batean egitera behartzen diren fabrikatzaileei. Arma bat osatzen duten pieza guztiak perimetro itxi horretan eraiki beharko dira eta hortik kanpo bakarrik forja egoerako torlojugintza, malgukiak eta armazoiak egin ahal izango dira, horretarako establezimendu eraikitzaileek Guardia Zibilaren berariazko baimena izan beharko dutelarik bertan zein fabrikatzailearentzat den agertuta, eta Arautegi horretako interbentzioaren menpe geratuko dira fabrikazio horri dagokionez. Amaitutako armak fabriketan gordeko dira armen Ikuskaritza eta Interbentzioaren arabera segurtasun beharrezko baldintzak betetzen dituen horretarako prestatutako lokal batean.

Betebehar horiek eta administrazioaren zailtasunak Gerra Zibilak iraun zuen bitartean konfiskatutako makinaria bueltatzeko ordura arte euskal armagin industrian indarrean egon zen egiturarekin apurtu zuten eta horrek ordura arte aktibitate horretan jardun zuten enpresa askoren itxiera ekarri zuen, Gernikako Astra, Unceta y Cía, Eibarko Star, Bonifacio Echeverría eta Elgoibarko Gabilondo y Cía eta eskopeta fabrikatzaileak kenduta, azken hauei ez zieten-eta lege horrek hain modu zuzenean eragin.