Armen fabrikazioa Euskal Herrian Gerra Zibilaren ondoren
1941eko arautegiaren 72. artikuluak zioen: arma motzen fabrikazioa onartuko zaie bakarrik fabrikazioaren ziklo osoa perimetro itxiko planta industrial batean egitera behartzen diren fabrikatzaileei. Arma bat osatzen duten pieza guztiak perimetro itxi horretan eraiki beharko dira eta hortik kanpo bakarrik forja egoerako torlojugintza, malgukiak eta armazoiak egin ahal izango dira, horretarako establezimendu eraikitzaileek Guardia Zibilaren berariazko baimena izan beharko dutelarik, eta Arautegi horretako interbentzioaren menpe geratuko dira fabrikazio horri dagokionez. Amaitutako armak fabriketan gordeko dira armen Ikuskaritza eta Interbentzioaren arabera beharrezko segurtasun baldintzak betetzen dituen lokal batean.
Betebehar horiek eta administrazioaren zailtasunak Gerra Zibilak iraun zuen bitartean konfiskatutako makinaria bueltatzeko ordura arte euskal armagin industrian indarrean egon zen egiturarekin apurtu zuten eta horrek aktibitate horretan jardun zuten enpresa askoren itxiera ekarri zuen, hauek kenduta: Gernikako Astra, Unceta y Cía, Eibarko Star, Bonifacio Echeverría eta Elgoibarko Gabilondo y Cía eta eskopeta fabrikatzaileak (lege horrek ez zien modu zuzenean eragin).