Txirrindularia. Jose Zugasti

Card image cap
2023ko urriaren 20tik 2024ko otsailaren 18ra

Artea, txirrindularitza eta Eibarko industria batzen dituen obra. 1986an, Jose Zugasti artista eibartarrak TXIRRINDULARIA obra egin zuen. Giza metafora da, ahaleginaz diharduena eta Peio Ruiz Cabestany txirrindulariaren gertakari epiko hau oinarri duena: Tourmaleteko gailurrera iritsi, eta zain geratu zen bere taldearen mesedetan sakrifikatuz, eta bizikletatik leher eginda jaitsi zen. 

Hagaxkak, alanbrea, burdinazko xafla eta bizikleta bateko material birziklatuarekin egindako lan honekin, Zugastik esfortzu baten leherketa-unea eta txirrindulariaren ezegonkortasun- eta hauskortasun-sentsazioa adierazi nahi ditu.

Eskultura Gipuzkoako Foru Aldundiarena da; Armagintzaren Museoan erakusteko utzi da 10 urtez, eta, horrekin batera, artistak eskulturaren aurretik sortu zuen zirriborroa, Eusko Jaurlaritzak lagatakoa, eta Zugastiren beraren litografiak/azterketak.

Inaugurazioa urriaren 20an, 19:00etan izango da.

Sarrera doan.