Trust Eibarrés (1926 - 2026)
Martxoaren 13tik maiatzaren 17ra
Martxoaren 13an, Armagintzaren Museoak Trust Eibarrés enpresaren mendeurrena dela eta Trust Eibarrés (1926-2026) erakusketa inauguratuko du.
Eibarko Trust enpresa enblematikoa da, historikoki kartutxoak fabrikatzen aritu dena, nahiz eta hasieran eskopetak ere egin eta merkaturatu zituzten. Erakusketak 1926an sortutako enpresa baten hastapenei eta bilakaerari buruz hitz egingo digu, izaera ekintzaile eta dinamikoaren adibide dena, XX. mendean jaiotako beste enpresa eibartar asko bezala.
Sarrera doan.

