MADE IN EIBAR prestatzen

Card image cap
Azaroaren 8tik abenduaren 1era.

Armagintzaren Museoak, TRIPONTZIAK programarekin bat eginbda, SUKALDATZEN MADE IN EIBAR erakusketa aurkezten du. Ikusgai izango dira enpresa eibartarrek ekoitzitako produktu eta etxetresna txikiak, penintsula osoko eguneroko bizitza eta sukaldeak bete zituztenak. Gasezko sukaldeak, txigorgailuak, kafe-makinak eta Eibarren egindako beste etxetresna elektriko txiki batzuk ohikoak izaten hasi ziren etxeetan, eta 60ko hamarkadan izan zuten une gorena.

Erakusketa honetan protagonista izango diren produktuak enpresa hauek egindakoak dira: Boj, G. Arizaga, Solac, Jata, Industrias Albizuri, Aitor, Industrias Alzuca, Irazola. Etxetresna txikiez gain, garaiko material grafiko eta publizitarioa ere ikusteko aukera izango da.

Sarrera doan.