Komunikatu saltzeko: imajinatu, komunikatu eta saldu

Card image cap
2021eko Urriaren 8tik azaroaren 28ra Eibarko produktu eta industrietan egin den diseinu grafikoaren eta publizitatearen arte aplikatuari buruzko erakusketa egingo dugu: kartelak, katalogoak, publizitatea. Horiek guztiak gure ondare industrialaren lekukotasunak dira.

Argazkigintza komertziala oraindik hain garatua ez zegoenean, artistak arduratzen ziren fabriken irudi komertziala sortzeaz, garaiko gizartearen moda eta gustu estetikoak industriara eramanez.  Besteak beste, Txiki, Anibal Tejada, Luis Marcano, Hermes, Valverde eta beste askok beren aztarna utzi zuten armak, bizikletak, etxetresna elektrikoak, tresnak eta Eibarko industriak ekoizten zituen gainerako produktuak iragartzeko lanetan. Bakoitza bere garaiaren isla da.

Doako sarrera

Publizitate-diseinuko tailerra


"Komunikatu saltzeko: imajinatu, komunikatu eta saldu" erakusketaren harira, tailer bat izango dugu, eta bertan parte hartzen dutenak Eibarko produktu industrialen ilustratzaile publizista bihurtuko dira.

Eguna: Azaroak 6

Ordua: 10:30etik 13:30era

Lekua: Armagintzaren Museoan

Iraupena: 3 ordu. Elebiduna

Gehienez 15 pertsona

Adina: 13 urtetik gora

Aurrez izen-ematea:       943 708446    museoa@eibar.eus

Doako jarduera