Eibarko itsas abentura

Card image cap
2024ko abenduaren 18tik martxoaren 30era

Eibarrek eta itsasoak lotura garrantzitsua izan dute betidanik, beren industrian eta produktuen komertzializazioan oinarrituta, XVI. mendean produktuak merkaturatzeko Debako portuan itsasontziak eraikitzen zituzten armadore eibartarretatik hasi eta Adrian Laspiur eta Garra bezalako enpresetaraino; izan ere, enpresa horiek ontzigintzako eta eraikuntzako burdineria-sektorean jarduten zuten eta ospe handiena aingurak eraikitzeagatik lortu zuten.

Erakusketa honetan, besteak beste, Martín de Orbearen erretratua, Industrias Garrak eta Laspiur familiak emandako itsas piezen moldeak, eta merkurioa garraiatzeko ontzien erreplikak erakutsiko dira.

Inaugurazioa: abenduaren 18an, 19:00etan 

Sarrera doan.