Ibilgailu eta hegazkin errepublikanoak

Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zeneko 90. urteurrena dela-eta, Armagintzaren Museoak “Ibilgailu eta hegazkin errepublikanoak" erakusketa aurkezten du. Apirilaren 8tik 25era Perez Güenaga anaiek egindako maketa-bildumaren xehetasunak ikusi ahal izango ditugu.
Honako hauek dira 1:35 eskalan egindako 17 pieza horien artean aurkituko ditugunak:
Polikarpov I-16, diseinu iraultzailea zuen ehiza-hegazkin sobietarra, planobakarra eta gurpil bilkorrak zituena, alderdi errepublikanokoek Mosca (eulia) deitua.
Tupolev SB 2, “Katiuska” (errusieraz: Скоростной бомбардировщик - Skorostnoi Bombardirovstxik "abiadura handiko bonbardaria") motor-biko planobakarreko hegazkin bonbardaria, lehendabizikoz 1934an hegan egin zuena.[1
Eta kamioien artean Vulcano, MTM-1 lehorreko itsas makineria, besteak beste.
Doako sarrera