Hemingway & Euskal Herria

Card image cap

Ernest Hemingwayren atzera begirako bat, objektu, argazki, ikus-entzunezko, idazki eta bitxikerien bidez. Bertan, nobel saridunak ia 40 urtean zehar Euskal Herriko kulturarekin eta jendearekin izan zuen lotura sendoaren eta zabalaren testigantza ematen da.

 Erakusketan idazleak gure hiriarekin eta Eibarko industriarekin duen harremanari buruzko edukiak ere biltzen dira, ehizarako zaletasunak Eibarrera behin baino gehiagotan ekarri baitzuen. Eduki horiek antolatzeko lanetan, Edorta Jimenez erakusketaren komisarioaren eta Iñaki Sagarna historialariaren laguntza izan dugu.


Gernikako Euskal Herriko Museoak antolatutako erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren IBILTARI erakusketa ibiltarien programaren parte da.

 

Sarrera doan