G.A.C. bizikletak mendeurrena

Card image cap
2026ko urriaren 8tik 2027ko urtarrilaren 10era

Industria, berrikuntza eta mugimendua 

Erakusketa honekin  Eibarko GAC enpresak bizikleten fabrikazioaren hasieraren mendeurrena ospatzen dugu. 

Lehen Mundu Gerrak armagintza ordura arte ezagutu gabeko goraldira eraman zuen. Haren amaierak krisi handia eragin zuen, eta merkatu eta produktu berriak bilatzera behartu zuen.
Orduan, armagile batzuek bizikleta alternatiba bat izan zitekeela ikusi zuten, eta armen kanoiak fabrikatzeko makineria baliatu zuten bizikleten hodiak fabrikatzeko.


GAC izan zen bizikleta fabrikatzeko bideari ekin zion lehen arma-enpresa, eta berehala beste enpresa batzuek jarraitu zioten, hala nola Orbeak eta BHk. 1930ean armak egiteari utzi zion, eta bizikletak bakarrik hartu zituen ardatz.

Bizikleten bilduma bat baino gehiago, erakusketa honek gizarte baten bilakaera ere erakutsi nahi du bere objektu arruntenetako baten bitartez.

Sarrera doan.