“Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman”

Card image cap
2022ko azaroaren 11tik 2023ko martxoaren 19ra

2023ko urtarrilaren 18an museoak 16 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko “Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman” izeneko erakusketa zabalduko du. Ikusgai egongo da 2022ko azaroaren 11tik 2023ko martxoaren 19ra.


Film askotan, armak sekuentzien parte izaten dira eta, batzuetan, sekuentzia horietako protagonistak. “Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman” erakusketarekin Armagintzaren Museoak bere bildumako pieza batzuk erakutsiko ditu, espainiar zinematografian agertzen direnak. Pieza horietako batzuek Eibarren dute jatorria, baina beste batzuek ez.


Film historikoetako sekuentziak eta fotogramak ikusi ahal izango dira, gerra zibilari buruzkoak eta akziozko pelikuletakoak, trama soziala gai duten filmetakoak… eta horiekin batera piezen fitxa teknikoak. Horrela, bisitariek piezen beste ikuspegi bat izango dute eta museoko bilduma ezagutzeko beste modu bat.


Erakusketa honetan parte hartu dute: Jose Luis Valenciagak eta Koldo Edorta Carranza Diezek, Telecincok, Egedak,  eta AYA Aguirre y Aranzabal Fine Guns-ek, besteak beste.

Doako sarrera