Eskema

Card image cap
2019ko abenduaren 13tik 2020ko urtarrilaren 12ra

Ion Fiz diseinatzaile eibartarraren bozetoen lehen erakusketa da. Jostunaren diseinu enblematikoenak biltzen ditu, Pertegaz eta beste maisu handi batzuekin lan egin ondoren 2002an bere izena daraman moda-enpresa sortu zuenetik egindakoak.

Ion Fizek lehen aldiz erakutsiko ditu bere bozetoak, non eta Eibarren, bere jaioterrian. Eskemak, ideia hasten deneko zirriborroak, non diseinatzean abiapuntua izaten duten gero hiru dimentsioko benetako sorkuntza bilakatuko direnek, beren aurretiazko patroigintza prozesuarekin, ehunaren azterketarekin, ebaketa eta joskingintzarekin; hau da, jostun baten sekreturik gordeena. Horretarako, Fizek bere moda enpresaren buru 18 urte hauetan egindako ibilbide profesional oparoan diseinatu dituen 100 bilduma baino gehiagoren artean 80 diseinu garrantzitsuenak aukeratu ditu.

Bozetoekin batera ikusgai daude ehunak, oharrak eta deskribapen tekniko beharrezkoak teknika, azterketa, ikerketa eta ehungintzako artisautza uztartzen dituen egilearen diseinuko jantzi eta pieza bakoitza egiteko. Ion Fizen erakusketa honek frogatzen du moda ez dela arinkeria, prestakuntza eta talentua behar dituela; eta paperezko bozetotik soinekoa bukatu egotera prozesu bat dagoenez, sortzaileak 2002tik 2019ra bitartean egindako jantzietako batzuk erakutsiko ditu eta horiekin batera gaur egungo bildumako gizonentzako eta emakumeentzako jantzien eta osagarrien selekzio bat, museoan salgai egongo direnak.

20191213_192156.jpg

20191213_192104.jpg

20191213_194011.jpg