Errobera artean

Card image cap
2025eko azaroaren 6tik 2026ko otsailaren 1era

Bizikleta eta mugimendua inspirazio iturri izan dira garai guztietako artistentzat, eta pintura, eskultura eta instalazio ugari sortu dira. Obra handiak egin dira, hala nola Henri Toulouse Lautrecen La cadena Simpson (1896),  Natalia Goncharovaren El ciclista (1913), Fernand Legerren Ocio sobre Fondo Rojo, Marcel Duchampen Rueda de bicicleta edota Picassoren Cabeza de toro.

Errobera artean erakusketak bizikletek eta Eibarko industriak arte-sorkuntza garaikidean izan duten eragina erakusten du.

Artistak: Jose Zugasti, Aníbal Tejada, Baroja Collet, Jacobo Castellano, Javier Rodriguez Perez-Curiel, Dora Salazar, Marina Barrena. Fernando Beorlegui, Leire kareaga, Imajinez, Iñaki Garmendia eta Derek Kreckler .

Erakusketa hau 2026an Eibarko Txirindulari Elkartearen eta GAC enpresaren mendeurrenen inguruan egingo diren ospakizunen abiapuntua izango da.

Erakusketa honekin bat eginez, azaroaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Portaleko areto nagusian, Iñaki Uriarte arkitektoak “Bizikleta, makina mugikorra, azkarra eta ederra” hitzaldia emango du. Ibilaldi bisuala izango da non bizikletaren historia eta haren ondare kulturala landuko diren, hainbat puntu garatuz: feminismoaren lorpena eta emakumearen emantzipazioa bizikletaren bidez; txirrindularien arteko hasierako desafioa, eta handik gutxira kirol lehiakor gisa lortu zuen arrakasta; bizikletaren memoria eta musika; bizikletak inspirazio iturri izan duen eragina, bai objektuen diseinuan baita artean ere.