Eibar Organoz Blai!
Eibar Organoz Blai! kultur bitartekaritza proiektua da, 100 urte betetzen dituen Eibarko San Andres Elizako Hans Melcher organoaren zaharberritzearen inguruan sortutakoa. Helburua da erakusketa honen bitartez eta bisita gidatuak, tailerrak eta abar eginez organogintzaren eta organoaren garrantzia azpimarratzea.
Proiektu honetan Musikene, KSIgune, San Andres Parrokia, Eibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta J. Sergio del Campo Olaso organogilea daude inplikatuta.
Erakusketa San Andres Parrokiako organoa zaharberritzeko prozesuari buruzkoa da. Bertan, eduki fotografikoa eta ikus-entzunezkoak erakusten dira, baita beste material sorpresa batzuk ere. J. Sergio del Campo Olaso organogileak organoen eraikuntzaren eta kontserbazioaren artean sartuko gaitu eta Juan Antonio Palacios argazkilariak zaharberritze-prozesua jasotzen du irudietan.
Erakusketa urriaren 8tik abenduaren 11ra bitartean egongo da ikusgai.
Organoa eta kontserbatzeko egindako lanak bertatik bertara ezagutzeko, bisita gidatuak egingo dira, bai erakusketara, bai San Andres Parrokiara.
Bisita gidatuak erakusketan: urriak 13, osteguna 18:00, urriak 27, osteguna 18:00
Bisita gidatuak San Andres Parrokiako organoa ikusteko: urriak 10 astelehena 17:30, urriak 24 astelehena 17:30
Sarrera doan
Aldez aurretik izena eman behar da bisita gidatuetarako:
943708446
museoa@eibar.eus