Miguel Delibes eta Eibar

2021eko maiatzaren 6tik uztailaren 16ra. Miguel Delibes Fundazioak eta Armagintzaren Museoak “Miguel Delibes eta Eibar” erakusketa dakarte. Erakusketa horren helburua da Valladolideko idazleak bere unibertsoa osatzen zuten objektuetako birekin zuen harremana erakustea, Eibarko industriaren objekturik garrantzitsuenetakoak.

Miguel Delibes Setién junto a su bicicleta redu.jpg

Miguel Delibesek ehizarako eta bizikletarako zuen zaletasuna eta maitasuna haren obran islatzen dira, baita idazlea Eibarko industriarekin zeharka lotzen duten beste hainbat eta hainbat iruditan ere.

 

Haren lanari dagokionez, nabarmena da bizikletarekiko zuen lotura Nire bizikleta maitea  saiakeran, zeina txirrindularitzarekiko maitasun-adierazpen bat baita. Eta ehiza-gaiei buruzko liburuek, hala nola Eper gorriaren ehiza, Ehiza xehearen liburua, Eskopeta sorbaldan hartuta,  Ehiztari bakarti baten abenturak, menturak eta komeriak eta Ehiztari baten egunerokoa nobelak “bere eskopetarekin” zuen lotura islatzen dute.

 

Miguel Delibes agertzen den irudiei dagokienez, asko dira bere 125 modeloko SEAM eskopeta (gaur egun Grulla Armas) aldean daramala edo Orbea, BH edo GAC markako bizikleten gainean doala agertzen direnak. 

 

Objektu horien bidez, Bost orduz Mariorekin eleberriaren idazlea naturarekin jarri zen harremanetan eta ingurumenaren eta landa-munduaren defendatzaile sutsu bilakatu zen, Espainiako Errege Akademian emandako sarrera-hitzaldian ikus daitekeen bezala, non Aurrerabidearen zentzua nire lanean gaiaz jardun zuen, gero,  Hilzorian dagoen mundua izenburupean liburu erara argitaratu zuena.

 

Erakusketan, objektu pertsonalez gain (besteak beste, idazlearen BH urdina, korrespondentzia eta idazlearen argitalpenak), Irudi-ehizean. Francisco Ontañónen argazkiak obra ikusteko aukera izango da, Miguel Delibesen Ehiza xehearen liburua deritzon lanerako egindakoa, Miguel Delibes Fundazioak ekoiztua eta José María Parreñok komisariatua. Miguel Delibes eta haren koadrilari lagunduz Francisco Ontañónek 1961 eta 1963 bitartean egin zituen berrogei argazkiz osatuta dago.  Irudi horiek hirurogeiko hamarkadako Espainiako jendea eta paisaiak erakusten dituzte; ehiza-eguna prestatzen ari diren ehiztariak, edo ehizan ari direla, ehizaki bila zelairik zelai dabiltzanak; gizonak, emakumeak, landa-inguruneetan kokatutako haurrak… Sasoi hartako paisaiak, landa-ingurunea eta nekazaritza-gizartea oraineratzen dituzten irudiak.

 Doako sarrera