Artea eta arkitektura Eibarren II

Manuel Zabalak egin dituen Eibarko eraikinen maketen bigarren erakusketa da; eraikin batzuk historikoak dira, eta beste batzuk dagoeneko desagertuta daude.
“Arkitektura garai jakin bateko espirituak baldintzatzen du, eta garai jakin bateko espiritua historiaren sakontasunez, orainaren nozioaz, etorkizunaren aurreikuspenaz egina dago”. Le Corbusier
Modu horretan interpretatzen dugu gaur egun Eibarko hiriaren jardunbidea. Harresien artean eraikia, pixkanaka-pixkanaka bidea zabalduz eraispen zuzenen eta mendiko eraikuntzen artean, ereduzkoa gertatzen da gaur, ezin hobeto erakusten baitu gizakiak nola gainditzen dituen orografiaren eta gizartearen trabak.
Adreiluaren ordez kartoia erabilita eta harriaren ordez pintura, erakusketa honekin denboran atzera egingo dugu, eta eraikin hauek ezagutuko ditugu: Orbeako bulego-eraikina, Jardiñetako eskola zaharrak, Sagartegieta jauregia, Arieletxea, merkatu plaza zaharra, baita familia bakarreko etxebizitzak eta baserriak ere, desagertutakoak zein zutik dirautenak. Erakusketa honi esker, Eibar izan denaren, gaur egun denaren eta gure hiriaren garapen eta bilakaera arkitektonikoaren zati txiki bat ikusiko dugu.
Doako sarrera.