Artea eta Arkitektura Eibarren
Manuel Zabalak egindako Eibartar eraikinen maketen erakusketa. Eraikin batzuk historikoak eta beste batzuk desagertuak dira.
"Arkitektura garai jakin bateko espirituak baldintzatzen du eta garai jakin bateko espiritua historiaren sakontasunez, orainaren nozioaz, etorkizunaren aurreikuspenaz egina dago" (Le Corbusier).
Modu horretan interpretatzen dugu gaur egun Eibarko hiriaren jardunbidea. Harresien artean eraikia, pixkana-pixkana bidea zabalduz eraispen zuzenen eta mendiko eraikuntzen artean, ereduzkoa gertatzen da gau, ezin hobeto erakusten baitu gizakiak nola gainditzen dituen orografiaren eta gizartearen trabak.
Era horretan, denboran zehar egindako ibilbide honetan, fatxada dotore oparoak dauzkaten jauregiak aurkitzen ditugu, Isasi eta Zumaran esate baterako; tradiziozko etxebizitzak, hau da, Arrajola, Mugitza Barri eta Otola Erdikua baserriak; eta baita bestelako bizimodu baterako pentsaturiko eta antolaturiko eraikinak ere; familia bakarreko etxebizitzak nahiz familia askokoak; espazio publikoak eta baita ideia berriak, Eibarrera berrikuntzak dakartzaten beste lekuetako pertsonak hartzeko eraikinak ere.
Erakusketa honi esker ikusi ahal izango dugu Eibar zer izan den, zer den gaur egun eta baita gure hiriaren arkitektura-garapen eta bilakaera ere, puska txiki bat besterik ez bada ere.