Acha Herramienta SL 85. urteurrena

2025eko maiatzaren 15etik irailaren 28ra
Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Armagintzaren Museoak Acha Herramientas S.L 85. urteurrena erakusketa inauguratuko du. Aurten, museoak, “Museoen etorkizuna etengabe aldatzen den gizartean” erakusketaren bidez, gonbidatu egiten gaitu museoek duten zeregina berrirudikatzera, konektore, berritzaile eta kultura-nortasunaren zaindari diren aldetik. Erakusketa honek 1940an Esteban Achak sortutako enpresa txiki baten hastapenei eta bilakaerari buruz hitz egingo digu, XX. Mendean sortutako Eibarko beste enpresa askorekin bezala, izaera ekintzaile eta dinamikoaren adibide gisa.
Sarrera doan.