XVI. mendeko pistola-giltza

Hileko pieza
Armagintza Museoak dituen piezen arteko zaharrenetakoa da pistola-giltza hau. XVI.mendetik XIX. menderarte espetxeetako zaindariek erabili ohi zuten kalibre txikiko arma hau. Honen bitartez guardiek presoaren eraso batetik babesteko aukera zuten gelak irekitzen zituzten bitartean.
Card image cap

Era hontako armen kopurua urria denez pieza bitxi baten aurrean gaudela esan genezake.

Pistola hauetako batzuk landu gabeak izaten dira, inongo sutze mekanismorik gabeak. Kanoiaren goikaldean ikusten dugun zulo txikia izan ere arma erabilezin bihurtu izanaren seinale da. Arma hau 1450. urtetik aurrera erabili ohi zen metxa giltza sistemari esker dabil. Metxa serpentinari (beso izurtuari) batua zegoen. 1470. urte inguruan mekanismoa ondua izan zen, serpentinari palanka baten bitartez almetxaraino metxa piztua zeraman kako bat itsatsiz. Hau izan zen kolpekariaren aurrekaria. Zehaztasun honek arma hobetzen zuen arren, errez iruidikatu dezakegu zein zaila zen arma eusten eta apuntatzen zen bitartean metxa piztea, are gutxiago ere haizea edo euria ari baziren. Sistema honek XVII. menderarte iraun zuen.

Gure kasuan ikusi ahal izan dugun pistola-giltza modelo sofistikatua dela esan esan dezakegu giltza arduraz apaindua duelarik.

Bere praktikotasuna da zalantzan jartzen duguna bere jaurtigaia bala oso txikia eta  helmen motzekoa zelako. Gainera guardiak giltza biratzen zuen bitartean zail izango zen giltza martxan jartzea. Arrazio honengatik ez ziren oso arma ezagunak bilakatu.

Pieza honek dudarik gabe erakusketa iraunkorrean leku berezia betetzen du. Armeria Eskolatik dator naiz eta bere sarrera data zehatza ez ezagutu.