TRIUNFO markako kopiagailua, A MODELOA, OROZCO & ECHEVERRIAk fabrikatua

Bi zilindroko egitura du eta biradera bat. Zilindroek kautxuzko beste zilindro trinko bati eragiten diote. Oraindik ere egurrezko heldulekua du biraderan, papera banatzeko erretilu bat eta beste bat inprimatutako orriak jasotzeko. Orri fin-finetako baten gainean, idazmakina batekin pasatzen zen testua, tindatutako zinta aurretik baliogabetuta. Horrela, orria letrekin zulatzen zen, eta zulotxo horietan tinta kantitate txiki bat sartzen zen, aparatuan gainjartzen zen paper zuriak inprimaketa jaso zezan. Paper berezi bakoitza, txantiloia (esténcil), gurpilean jartzen zen eta birarazi egiten zen; arrabolak berak tinta gehitzen zuen, eta 10-12 kopia inprima zitzakeen, paper fina hondatu egiten baitzen erabileraren erabileraz.
Makina hau oso ohikoa zen industrietako eta lantegietako bulegoetan, eta dokumentuen kopiak lortzeko erabiltzen zen. Publizitatea faktore erabakigarria izan zen20ko eta 30eko hamarkadetan Europan. Enpresek inprimategia baino merkeagoak ziren tresnak behar zituzten, baina kopiak mekanografiatuta baino azkarrago egiteko aukera ematen zutenak. Gure kopiagailuaren banatzailearen publizitatearen arabera, minutuko 30 kopia atera zitzakeen, eta bere muga 5.000 kopia ingurukoa zen klixe bakoitzetik. Kopia-kontagailua zeukan erantsita.
ENPRESA
Orozco & Echeverria Eibarko STAR arma-fabrikan kokatutako fabrikatzaileak ziren. Bartzelonako banatzailea Estanislao K. Tintoré Grau zen, hiri bereko Fernando kaleko 53an kokatua. Triunfo izan zen makina hauen izen komertziala.
MULTIKOPISTAREN JATORRIAK
Mimeografoa inprimaketa sinpleko makina bat izan zen, 1887an Thomas Alva Edisonek patentatu zuena Estatu Batuetan. Makina hobetzen joan zen, bere erabilera-sinpletasunari eutsiz, hainbat kopiaren erreprografia azkarra ahalbidetzen zuen eskuzko errotatiba txiki bat erantsiz, gure kopiagailuen antza izatera iritsi zen arte.