Solac-en berogailu elektrikoa, 486 modeloa
Tradizioz, gasolioa, fuel-olioa eta gas naturala izan dira berokuntza-sistemetan gehien erabili diren erregaiak. Gero, elektrizitatea txertatu zen beroa sortzeko elementu gisa. 70eko hamarkadara arte ez ziren agertu erradiadore elektrikoak, baina, gaur egun, etxeetan gehien erabiltzen den berokuntza-sistema da, gas-berokuntzarekin batera.
Berokuntza elektrikoaren prozesuan, energia elektrikoa energia termiko bihurtzen da. Berogailu elektriko bakoitzaren barruko berokuntza-elementua erresistentzia elektriko bat da, eta Joule efektuaren printzipioarekin funtzionatzen du. Berogailu horrek zuzenean berotzen ditu pertsonak eta logelako objektuak, hala nola sabaia, hormak, zorua eta altzariak, eta ez airea. Berokuntza horrek badu abantaila bat: energia aurrezten da, energia elektrikoa zuzenean pertsonengan berotzen baita, leku bakoitzeko airea berotu beharrean. Gainera, ez du O2 emisiorik sortzen eta, beraz, ingurumena zaintzen laguntzen du.
Joule efektua
Berogailu elektrikoa energia elektrikotik bero-energia sortzen duen gailua da. Beroa modu erosoan eta azkarrean lortzeko balio du. Berogailu elektriko erresistiboa da guztietan hedatuena, eta hark Joule efektuaren bidez sortzen du beroa. Atzera bueltarik ez duen fenomenoa da eta, eroale batetik korronte elektrikoa badabil, elektroietako energia zinetikoaren zati bat bero bihurtzen da; izan ere, elektroiek etengabe talka egiten dute bertatik igarotzen den material eroaleko atomoen kontra, eta horrela igo egiten da haren tenperatura. Elektroien mugimendua desordenatua da alanbre batean; horregatik, etengabeko talkak gertatzen dira nukleo atomikoekin, eta energia zinetikoa galdu eta tenperatura igotzen da alanbrean bertan. Hau da, erresistentzia batetik igarotzen den energia elektriko guztia bero-energia bihurtzen da (1 W = 0,86 kcal/ordua).
Printzipio hori erabili da, halaber, ile-lehorgailuak, plantxak, sukaldeko suak, txigorgailuak eta ur-irakinontziak fabrikatzeko, besteak beste. Horrelakoak ere aurkituko ditugu Armagintzaren Museoan, eta, gainera, horietako batzuk Eibarren fabrikatu ziren lehenengoz.
Berogailu hori SOLAC, Solaun, Rubio y Ormaechea enpresak fabrikatu zuen (Txontan zegoen kokatuta). Enpresak 1916an merkaturatu zuen bere lehen produktua, kafe-makina industriala. Plantxak ere egiten zituzten garai hartan, profesionalak nahiz etxean erabiltzekoak. 1935ean, etxean erabiltzeko lehen kafe-makina merkaturatu zuten. 1945ean, plantxa elektrikoaren txanda izan zen, eta 50eko hamarkadan, berriz, txigorgailuena. Etxetresna elektriko horiei aplikatutako teknikan oinarrituz, Solac berokuntza-gailuak fabrikatzen hasi zen.
- urtean, enpresak akordio bat sinatu zuen Cegasa taldearekin, hark bere produktuak merkatura zitzan. Azkenean, enpresa Cegasa taldeko kide bihurtu zen 2005ean. 2014ko uztailean, Cegasa taldearen ordainketa-etenduraren ondoren, Taurus taldeak erosi zuen.