Olave, Solozabal y Cía errebolberrak

1920 Hileko pieza
Olave, Solozabal SRC fabrikaren mendeurrenaren urtearen amaieran hilabete hontako pieza bezela hiru errebolber aurkeztu nahi dizkizuegu.
Card image cap

1920. urtean Orbea enpresako bi langileek, Juan Solozabal Mendive eta Juan Olave Bilbaok, Olave, Solozabal SRC enpresa sortu zuten. Momentu hartan Orbea armak egiten zituen eta enpresa berriaren helburua errebolerrak egitea zen. Lehenengo produktuak hiru marken izenekin merkaturatu ziren: Duque, El Casco eta Tejón. Arma hauek egin ahal izateko beharrezkoa zen ezagutza zabalak eta makineria ezberdina izatea. 1936. urtean Gerrate Zibilarekin Condor Legioak Eibar bonbardatzea erabaki zuen bertan armak egiten zirelako. Une hortan enpresa suntsitu zuten. 1940. urtean fabrika berria eraiki zuten Eibarren 70. hamarkadararte merkatuaren buru izaten jarraitu zutelarik. Hortir aurrera bi arlotara bideratu zuten lana: batetik ezaugarri on eta prezio baxuko ofizinarako produktuak, Guillermo Caspdevilak diseinatuak eta bestetik paper-dendetarako eta oparirako gama altukoak. Gaur egun El Cascoren produktuak berrogei herrialde bainan gehiagotan saltzen dira.

 

Hilabete hontako piezan hiru errebolber aurkezten ditugu (Duque, El Casco y Tejón) Olave, Solozabal SRCek sortutako kalitate handiko arma adibide bezela.

 

Lehenengo adibide bezela XX. mendeko 20. hamarkadan egindako “El Casco” errebolber kulunkaria daukagu, “Smith & Wesson” motakoa, “Military & Police” modelokoa, 38 Smith & Wesson Long kalibrea duena. Tiro sistema sinple eta akzio bikoitzekoa du kanpoko mailu kolpekariarekin. Hustuta 825 gramoko pixua du eta guztira 255 milimetrotako luzera, kanoiak 125mm dituelarik. Kirten-azalak intxaurrondo egurrez eginak eta torloju batekin helduak daude.

 

Bigarren adibide bezela XX. mendeko 20. hamarkadan egindako “Duque” errebolber kulunkaria daukagu, “Smith & Wesson” motakoa, “Military & Police” modelokoa, 38 Smith & Wesson Long kalibrea duena. Tiro sistema sinple eta akzio bikoitzekoa du kanpoko mailu kolpekariarekin. Hustuta 825 gramoko pixua du eta guztira 255 milimetrotako luzera, kanoiak 125mm dituelarik. Kirten-azalak beltz koloreko gutapertxezkoak dira, Duque hitza irakur daiteke koroaren azpian eta torloju batekin helduak daude.

 

Azkenik XX. mendeko 20. hamarkadan egindako “Tejón” errebolber kulunkaria daukagu, “Smith & Wesson” motakoa, “Military & Police” modelokoa, 32 Smith & Wesson Long kalibrea duena. Tiro sistema sinple eta akzio bikoitzekoa du kanpoko mailu kolpekariarekin. Hustuta 460 gramoko pixua du eta guztira 170 milimetrotako luzera, kanoiak 60mm dituelarik. Kirten-azalak intxaurrondo egurrez eginak eta torloju batekin helduak daude.