Hileko pieza nabarmena: Lume eskuzko garbigailua, 60ko hamarkadakoa
1960
Hileko pieza
Hilabete honetan gure bildumako pieza berria aurkeztuko dugu: eskuzko garbigailua, Eibarko Lume enpresak 60ko hamarkadan ekoiztua. Arropa txikiak garbitzeko erabiltzen zen.

Bi garbigailu ditugu Museoan ikusgai. Lehenengoa Oier Gorosabelen dohaintzari esker ailegatu zaigu, eta bestea Conchi Carballok eman zigun. Garbigailu hauek 60ko hamarkadan zehar ekoiztu ziren Eibarren, A.Garmendiaren tailerrean, Lume markak patentatua. Funtzionamendua nahiko intuitiboa da: ur beroarekin bete, arropa eta xaboia sartu, eta manibelaz bueltak eman. Gero, arropa atera, aklaratu eta eskegi.
Lume enpresak garbigailu elektrikoen hedapenaren ondorioz utzi zion eskuzko garbigailuak fabrikatzeari.
Zorte handia da Museoan hain ondo kontserbatutako gure industria-historiaren lekuko bat eukitzea. Garbigailu biak Eibarko Armagintzaren Museoaren sarreran egongo dira ikusgai otsailean.