Mahai gaineko eskribania damaskinatua
              1909-1913
              Hileko pieza
            
            Urtarrilean  Armagintzaren Museoak jasotako azken objektua aurkezten dizuegu: luxuzko mahai gaineko damaskinatua, kontserbazio-egoera ezin hobean. Oinarria, kristalezko bi tintontzi eta luma bat dauzka, eta atzealdean inskripzio hau: “Fº de V.Bueno – Eibar”.
                     
                        Inskripzioari esker, ondorioztatu dezakegu pieza hau Vicente Bueno Orbearen Fabrikan egin zela. Vicente Bueno grabatzaile gisa aritu zen 1909 eta 1913 urteen artean. Tailerra Estaziño Kalean zuen, eta enkarguez gain, damaskinatu-irakasle lanak ere egiten zituen. Ziurrenik, Bueno Hermanos SAren aintzindaria izango da. Enpresa hori Eibarren sortu zen 1930. urtean, eta artaziak ekoizten ditu.

