Errotako harria

Hileko pieza
Hilabete honetarako Portaleko errota desagertuaren harria Ego ibaiaren ertzean aukeratu dugu.
Card image cap

XVIII. mendearen amaieran, errota honek ehotzeko lau harri pare eta ordezko hiru harri zituen. Mende bat lehenago errotaria Maria Lopez de Insausti zen.

Errotetako harriak parez pare jartzen ziren, uraren indarrarekin kontaktuan zeuden gurpilei lotuta. Beheko harriari zola deitzen zaio, eta goiko harriari bolandera. Gari eta beste zereal batzuk ehotzeko eta irina lortzeko ezinbesteko pieza osatzen dute. Alea goiko andeletatik edo toberetatik heltzen zitzaien. Harri bakoitzak 800 kiloko pisua du, ia tona bat hareharri. Harriak harrobitik gertu zizelkatzen ziren eta, horretarako, 7-10 egun behar ziren. 15-20 urte bitarteko bizitza baliagarria zuten, eta kostua, XVI-XVII. mendeetan, idi bikote baten parekoa zen, edo baserri oso bat teilaberritzea.

  (…) para servirse bien e tener los molinos çebera abundante, avia menester dos moças, una para el molino y otra para traer e acarrear los çurrones (…)

(…)Errotetan nahikoa ale edukitzeko, bi neska/neskame behar ziren, bata errotarako eta bestea zakuak garraiatzeko (…)

Juana de Ançuriçaga, (Urdina gaitzizena ). XV. Mendea

 

Emakume errotariak Eibarren                          molinera leire.png


Emakumeek modu aktiboan lan egin zuten Eibarren errotaritzaren industrian mendeetan zehar. Emakumeak jabeak izan ziren, alearen eraldaketa zuzentzen zuten, zakuak garraiatzen, kargatzen eta deskargatzen trebeak ziren, eta trebetasunez ehotzen zuten, zaiha irinera eror ez zedin. Ogia oratzeaz, egosteaz eta ondoren saltzeaz ere maiz arduratzen ziren. Okindegiek herritarrei hornikuntza bermatzen zieten, kontzejuen araudi zorrotz baten arabera.

Dejad de moler, oh mujeres que trabajáis en el molino. Seguid durmiendo, aunque los gallos canten la llegada del alba. Demeter ha ordenado a las ninfas del agua que hagan ellas vuestra tarea.  Saltando en la rueda, hacen girar el eje que hace moverse las grandes piedras trituradoras.

Utzi ehotzeari, errotan lan egiten duzuen emakumeok. Segi lotan, oilarrek egunsentian abesten badute ere. Demeterrek uretako ninfei agindu die beren lana egin dezaten. Gurpilean salto eginez, harri birrintzaile handiak mugiarazten dituen ardatza birarazten dute.

Tesalonikako Antipater (K. a. C)

Eibarko errotarien zerrenda luzea da:

Mayora Manrique de Arteaga, Juana de Ançuriçaga (Urdina), María Pérez de Iturrita, Marina Guevara, Francisca Zenarruza, María López de Insausti, Agustina Ascargorta, Agustina Paguegui, Catalina Bizcalarra, Catalina y María Antonia Isasi, Marina Cutuneguieta, María Engracia Mingolarra, Sancha de Yrarragorria, María Joan de Aldasa, Teresa Beltran de Ybarra…..   

 

Esaerak euskaraz  

Errota onari bia -  Al molino bueno la molienda

Balizko errotak irinik ez