Silver Car Etenaldi-Sistema
![Card image cap](https://armia-eibar.eus/eu/bildumak/piezak/copy5_of_amaya-idazteko-makina/@@images/f9b76198-4b98-4033-af02-5fe6525f96b6.jpeg)
CM ibilgailuentzako Silver Car sistema hau aluminioz eta karbono-altzairuz eginda dago; malguki helikoidal bat dauka eta baita presio altuko gasdun tutubakar erako motelgailua ere. Horrek guztiak ibilgailua altueretan erregulatzea ahalbidetzen du eta lasterketa-autoentzako berezko sistema bihurtzen du. Etenaldi-sistema hau Engimek enpresa eibartarrak sortu zuen neurrira 2009an ibilgailu jakin baterako: Silver Car markako 1 modeloa.
Silver Car FIAk homologatutako lasterketa-autoetan espezializatutako Nafarroako enpresa da. Modelo hauek bereziki diseinatuta daude mendi-txapelketetako CM kategorian eta nazio mailako zirkuituetan lehiatzeko. Izan ere, 2009an eta 2010ean hurrenez hurren, Silver Car S1 modeloarekin, Engimek-ek egindako supentsio-sistemaduna, Pedro Roca pilotuak Espainiako Mendi-Txapelketa irabaztea lortu zuen. Hurrengo urteetan beste pilotu batzuek ere garaipena lortu zuten baldintza berberekin .
Automobilgintza eta teknologia interesatzen bazaizkizue (edo gustuko izanez gero), hil honetan museoa bisitatzera animatzen zaituztegu non aipatutako pieza aurkitzeaz gain, gure hiribildu txikiaren ibilbide historiko-industrial eta teknologikoaz gozatu dezakezuen.