Astra pistola erdiautomatikoa, 1921 modeloa

Pieza hau garaile atera zen Espainiako Gobernuak antolatutako lehiaketan, Armada pistola erdiautomatikoz hornitzeko. Helburua ordura arte erabilitako Campo-Giro 1913-16 pistola ordezkatzea zen.
Esperanza y Unceta enpresa Pedro Uncetak eta Juan Esperanzak sortu zuten Eibarren 1908an. 1913an Gernika-Lumora (Bizkaia) eraman zuten, eta han jarraitu zuten Pistola erdiautomatikoa “tipo Eibar” produzitzen. Enpresak 400 modeloko Astra, 9mm-ko kalibrekoa, aurkeztu zuten lehiaketara, zeinean Eibarko Uncetak aurkeztutako Esperanza prototipoarekin eta Bonifacio Echeverriak aurkeztutako Star 1920 eta 1921 modeloen prototipoekin lehiatu baitzen.
Lehiaketan Astra 400 pistola izan zen garaile. 1921eko irailaren 26ko Errege Aginduan Astra Modelo 1921 pistola arauzko arma izendatu zen Espainiako Aire Indarretan 1921ean, Errege Karabineroen Kidegoan 1922an, Espetxeetako funtzionarioen Kidegoan 1922an eta Armadan 1923an.
Biblioteca Nacional de España
Arma hau errepublikakoek erabiltzen zuten; erabiltzaileen artean Juanita Montenegro aktoresa ezaguna zegoen. Eta 1936ko irailean Mundo Gráfico aldizkariko lehen orrialdean agertu zen bere Astra 1921 pistolarekin.
Modelo honetan oinarritzen dira markaren Astra 300, Astra 600, Astra 3000, Astra 4000, Astra 800, Condor eta abar, kalitatearengatik oso ezagun egin zirenak hainbat armadatan.