Agme Rsm 120 modeloko marruskadurazko markagailua

Hileko pieza
1970eko hamarkadan diseinatu eta fabrikatu zuen Eibarko AGME enpresak. Pieza zilindrikoak erradialki zein luzetara markatzeko erabiltzen zen, horretarako tresnak aldatuz. Gainazal lauetan ere markatu zezakeen.
Card image cap

Funtzionatzeko, pieza bi arrabolen artean jarri, eta aginteari eragiten zitzaionean goiko zilindro pneumatikoa jaitsi egiten zen. Hura behean zegoenean, eskuinean zeraman eskuzko palankaren bidez, orga alde batetik bestera mugitzen zen, pieza bi arrabolen gainean biratu eta horrela markaketa eginez.

 

Aurrerago, enpresak makina egokitu zuen desplazamendu pneumatikoko orga bat egokituz. Hala, langileak ez zuen palankaren bidez mugitu beharko.

 

IIndustrias AGME deformazioaren, markatzearen eta mihiztatzearen arloan aritzen den enpresa da, prentsa, errematxagailu eta markatzaileen fabrikatzailea. 1948an Eibarren sortu zuten Jose Aguirregomezcorta eta Sabin Mendicutek, eta tresnak nahiz trokelak egiten hasi zen, batez ere SEAT automozio enpresak eta bere enpresa laguntzaileek eskatuta. 1969an, errematxagailu erradialaren lehen eredua diseinatu eta fabrikatu zuen, eta, ondoren, zenbakizko kontrol bidezko errematxatze-zentroak garatu zituen.  1953an, lehen kolpekatzeko esku-prentsa merkaturatu zuen, eta, bi urte geroago, eragingailu pneumatikoak sartu zituen.


1960ko hamarkadan instalazioak handitu eta prentsa sorta zabala kaleratu zituzten. AGME RR-10 errematxagailu erradialaren lehen eredua ere diseinatu zen.  Hamarkada bat geroago, mihiztatzeko lehen modulu automatikoak eta neurrira egindako makinak fabrikatzen hasi ziren.


Pixkanaka, nazioarteko presentzia handitu egin zuten, 1995ean % 70era iritsi arte.
Gaur egun, neurrira egindako makina automatikoen fabrikatzaile gisa finkatu dira, AGME Automated Assembly Solutions nortasun korporatibo berriarekin.