Star pistola erdiautomatikoa, Star D modelokoa, beranaz landua
| Jatorrizko herrialdea | Espainia | 
| Pieza-mota | Pistola erdiautomatikoa | 
| Fabrikatzailea | Star - Bonifacio Echeverría SA | 
| Non egina | Eibar, Gipuzkoa | 
| Modeloa | Star D modeloa, lehen aldaera, beranaz landua | 
| Serie-zenbakia | 26623 | 
| Kalibrea | 9 x 17 mm laburra (perkusio zentrala) | 
| Tiro egiteko sistema | Erdiautomatikoa. Ekintza bakuna. | 
| Funtzionamendu-sistema | Browning morroilotze klasikoa. Katebegi bidezko kanoi baskulatzailea. Kanoiaren itzulera labur bidezko irekiera | 
| Kargatzeko modua | 6 tiroko kargagailu ilarabakarrak. | 
| Segurtagailu-mota | Tiragailua blokeatzeko segurtagailua. Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua. | 
| Kanoiaren luzera | 76 mm | 
| Luzera osoa | 140 mm | 
| Pisua, deskargatuta | 490 g | 
| Kirten-azal mota | Nakarina zurizko kirten-azalak, beranaz landutako bi torlojuz eutsiak. “STAR” etxearen logotipo metalikoa dute. | 
| 
 | 
 | 
| Iruzkina | Star D modeloaren produkzioa 1922an hasi zen. D modelo klasikoen beren bi aldaera fabrikatu ziren, baina “D” serieak, denborarekin, eboluzionatu egin zuen: DK, DKL eta DKI modeloak atera ziren, guztiak ere duraluminiozko armazoiarekin eta 9 laburra kalibrean lehen biak eta 7,65 mm-an azkena. Modelo horiek asko esportatu ziren Estatu Batuetara; han, prestigioa lortu zuten defentsa pertsonaleko arma gisa. Fitxa honetako pistola Star D modelo klasikoaren lehen aldaerari dagokio; 1922tik 1926ra bitartean fabrikatu zen. Star 1922 modeloaren bertsiorik zehatzena da, eskala txikian. Segurtagailu hegalduna du, eta mailu kolpekaria txori-buru motakoa da. Fitxa honetan aurkeztutako luxuzko modeloa trebeki landuta dago beranaz egindako grabatu sakonez. Star etxeak egindako pistola berezien sail bati dagokio: 26620 zenbakitik 26625ra doaz, biak barne. 1932an fabrikatu zen (E1). Eibarko Saiakuntza Banku Ofizialak 1931ko uztailaren 9tik 1939ra egindako markak ditu: Perdoien barnean fabrikatutako arma laburren proba eta horma-koroa errepublikar bat, egozteko leihoaren parean, “F.E.” letrak estanpatuak dituena. | 
03309

