Pistola erdiautomatikoa, Star BM modelokoa, damaskinatua

1979
Star pistola erdiautomatikoa, Star BM modelokoa, damaskinatua. Eibarren ekoiztua 1979an.

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola erdiautomatikoa

Fabrikatzailea

Star - Bonifacio Echeverría SA

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Star BM modeloa, damaskinatua

Serie-zenbakia

1497986

Kalibrea

9 x 19 mm Parabellum. (Perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Erdiautomatikoa.

Ekintza bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Browning morroilotze klasikoa.

Katebegi bidezko kanoi baskulatzailea.

Kanoiaren itzulera labur bidezko irekiera

Kargatzeko modua

8 tiroko kargagailu ilarabakarrak.

Segurtagailu-mota

Segurtagailu hegalduna; mailu kolpekaria eta lerragida blokeatzen ditu. Kargagailuaren segurtagailua. Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua.

Kanoiaren luzera

99 mm

Luzera osoa

182 mm

Pisua, deskargatuta

965 g

Kirten-azal mota

Nakarina zurizkoa; inizialak damaskinatuak daude, eta bi torlojuz eutsia dago.

 

 

Iruzkina

Esan daiteke Star BM pistola erdiautomatikoa Star B modeloaren bertsio trinkoa dela. 1971n hasi zen fabrikatzen.

Altzairu forjatuz fabrikatuta zegoen erabat. Arauzko arma izan zen Espainiako Guardia Zibilean, Poliziaren Kidego Orokorrean, lurreko armadan, Poliziaren Kidego Nagusian eta Polizia Nazionalean 1995 arte. Urte hartan, Guardia Zibilak eta Poliziaren Kidego Orokorrak baztertu egin zuten, eta Star 28DA modeloaz eta STAR 30M modeloaz –biak 9 x 19 mm Parabellum kalibrean fabrikatuak– ordeztu zuten.

STAR etxeak, hitzarmen komertzial baten bidez, erretiratutako BM modelokoak onartu zituen bi erakunde horiek erositako modelo berrien ordainketaren parte gisa.

Jasotako BM horiek konpondu eta ikuskatu zituzten fabrikan, eta Estatu Batuetako Virginiako Alexandriako Interarms inportazio eta esportazioko enpresak erosi zituen.

Fitxa honetako luxuzko modeloa, lore-motiboz, kiribilduraz eta hegazti-eszenaz damaskinatua, María Jesús Berasaluce eibartarrak egina da, eta 1979an fabrikatu zen.

03308