Star pistola damaskinatua, 30M modeloa
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Pistola erdiautomatikoa |
Fabrikatzailea |
Star - Bonifacio Echeverría SA |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Star 30M, damaskinatua |
Serie-zenbakia |
1713787 |
Kalibrea |
9 x 19 mm Parabellum. (Perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Erdiautomatikoa. Ekintza bikuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Botoi-zulo erako espeka bidezko morroilotzea, kanoiaren itzulera laburrarekin. |
Kargatzeko modua |
Hiruzulokako kargagailu lerrobikoitzak, 15 tirokoak. |
Segurtagailu-mota |
Orratzaren eskuzko segurtagailua, bi eskuetarako, lerragidan kokatua: gorde eta blokeatu egiten du orratz kolpekaria. Erorikoetatik babesteko segurtagailu automatikoa, kolpe baten ondorioz ustekabean tiroa egitea galarazten duena. Errekamarako kartutxoaren adierazlea, ikusten dena eta ukitzen dena. |
Kanoiaren luzera |
110 mm |
Luzera osoa |
205 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.140 g |
Kirten-azal mota |
Metalezko kirten-azalak, erabat damaskinatuak, atzeko larako batez eutsiak. |
|
|
Iruzkina |
Star 30M pistola erdiautomatikoa Star 28DA modeloaren eboluzioa da. Pistola honen lehen prototipoa 1981ko azaroan aurkeztu zen, 1.580.925 serie-zenbakiarekin. Eduardo Iraegui Zamacolak diseinatu zuen. SIG P210 (Suitza) pistolaren eta CZ75 (Txekiar Errepublika) pistolaren ezaugarri onenak konbinatzen ditu. Haren aurrekoarekin dituen aldeak hauek dira: lodiera handiagoa eta lerragidako arteken posizio hobetua; erauzgailu laburrago bat, errekamarako kartutxoaren adierazle gisa ere balio duena; bi eskuetarako segurtagailuaren formaren aldaketa, bere zorroan hobeto sartzeko; eta hobekuntzak altxan eta miran. Arauzkoa izan zen Guardia Zibilean eta Ertzaintzan. Fitxa honetako luxuzko modeloa, lore-motiboz, kiribilduraz eta hegazti-eszenaz damaskinatua, María Jesús Berasaluce eibartarrak egina da. Pistola hau 1984an fabrikatu zen. |
03300